Iazko maiatzaren 4an botatako euriteengatik uholdeak izan eta Sarako (Lapurdi) leizeek kalte handiak izan zituzten. Haitzuloa itxi egin behar izan zuten. Gaur arte, gaur ireki dituztelako berriro bisitarako ateak. Ordubietan zabaldu dituzte, hain justu.
Kobazuloaren osatze lanetan denera milioi bat euro xahutu dute.
Astegunez 14:00etatik 17.00etara egongo da bisitatzeko aukera, asteburuetan 13:00etatik 17:00etara. Astesantuetan baliteke ordutegia luzatzea. Udakoa: 10:00-18:00. Prezioak: helduentzat sei euro, sei urtetik hamahiru bitartekoentzat hiru euro eta erdi; sei urtetik beherakoek doan.
Urtean 110.000 bisitari izaten dituzte Sarako leizeetan.
kultura
Gaur ireki dituzte berriro Sarako leizeen ateak
Joan den urteko maiatzeko uholdeengatik itxita egon da, eta gaurtik berriz ere bisitak egin daitezke. Milioi bat euro xahutu dituzte osatze lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu