Gaur Kate Wax eta bihar Connan Mockasin ekarriko ditu Baleapopek
Kolektiboaren bidea aberastuz doan heinean, Baleapop jaialdiaren egitarauak ere maila bat igo du aurten, bereziki gonbidatu artisten fama handia baita. Gaur bertan, adibidez, Kate Wax tibetar jatorriko suitzarraren soprano ahotsak soinu metalikoak loratuko ditu. Bihar, Connan Mockasin Zeelanda Berriko artistak pop giroan murgilduko du hiriko museoko parkea, jaialdiaren gune nagusia. Eta egun berean, Crane Angels taldeko hamar kideak eta haien musika arin eta ahots aberatsa umorez bustitzekoa dute gunea. Arte garaikideak ere bere lekua dauka. Aurten, Alizee Armet eta Xare Alvarez Berakoetxearen lanak jarriak dituzte parkean berean. Hori bai, jaialdia oraindik erelagun talde batek antolatua da. 50 bat laguntzaile elkartzen ditu orotara, eta astelehen arte iraungo du (www.moimoifestibala.com).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu