SAIL OFIZIALA
'Quartet'.Dustin Hoffman aktoreak zuzendari lanetarako jauzia egin du jaialdia itxiko duen filmarekin. Erretiratutako opera abeslarientzako egoitza batean, hiru lagunek kontzertu bat ematen dute urtero, Giussepe Verdiren omenez. Baina beste bat gehituko zaie: hirukoteko baten emazte ohia.
ZUZENDARI BERRIAK
'Animals'. Marçal Foresen filmak Pol nerabearen gorabeherak ditu kontagai. Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten ari da. Sekretu bat du: pentsatzen eta mugitzen dakien peluxezko hartz samur bat. Harekin partekatzen ditu unerik onenak. Baina Polen bizitza baketsua urratu egingo da ezustean.
ZABALTEGI
'König des Comics'. Berlinale zinema jaialdian aurkeztu zuen film hau Rosa von Praunheim zuzendariak, Panorama sailean. Ralf Koenig komikigile ezagunari eta haren sormen lanari buruzko film bat da. Gai asko jorratzen ditu Koenigek: gay bizitza, gay estereotipoak, gizonezkoen sentiberatasuna…
'Xingu'. Memoria historikoa landuz, istorio bi uztartzen ditu Cao Hamburgerren filmak: batetik, Villas-Boas anaien historia harrigarria; bestetik, Xingu Parke Nazionala —Brasilgo lehen indiar erreserba— sortzera eraman zuten gertakizunen kontakizuna.
'Operación E'. Clara Rojasen benetako historian oinarrituta zuzendu du lan hau Miguel Courtois Paterninak. FARC gerrillak Ingrid Betancourtekin batera bahitu zuen Clara Rojas, 2002an. Sei urtez egon zen bahituta, eta seme bat izan zuen gerrillarietako batekin.
ZINEMIRA
'To say goodbye'. Matt Richards eta Izaskun Arandiaren gidoia du animazioko film honek, eta Richardsek zuzendu du. Gernikako bonbardaketaren ostean (1937an) Santurtziko kaitik Ingalaterrara eramandako 4.000 haurren drama dakar gogora.
GEORGES FRANJU
'Judex'. Fravraux eskrupulurik gabeko bankariak Judex izenez sinaturiko mehatxu misteriotsu bat jaso du; iruzurren bitartez irabazi duen dirua itzultzeko eskatzen dio, baina bankariak ez dio jaramonik egingo. Mozorro festa batean, gutunaren egileak bahitu egingo du bankaria.
Donostiako 60. Zinemaldia
Gaurko filmak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu