Harrapaezina Harrapatzen saiatuko da gaur Durangoko Azokan Koldo Diaz Bizkarguenaga soziologia lizentziaduna. Internetez eta nortasunaren eraikuntzaz arituko da hizketan. Euskal nortasunaren eraikuntza sare sozialetan eta gazteen artean hitzaldia eskainiko du Durangoko Azokan. Kabi@ gunean izango da, 18:30ean. Eta gaur goizean BERRIAri aurreratu dizkio hitzaldian landuko dituen zenbait ideia. Dioenez, aldatu egin da gure komunitatea ulertzeko ideia. Lanbrotu egin dela dio soziologoak, baina egon badagoela. “Gazteek 'Atsegin dut' botoiari klik eginez eraikitzen dute euskal nortasuna sarean”.
Facebook aztertu duzu adibidez. Nola eraikitzen da euskal nortasuna sare sozial horretan?
[youtube]http://youtu.be/V_Pme21qL_I[/youtube]
Eta badago, beraz, euskal komunitate bat sare sozialetan ere?
[youtube]http://youtu.be/Vl9Jbzuoo4c[/youtube]
Eta zer-nolako ezaugarri ditu sareko euskal identitate horrek?
[youtube]http://youtu.be/NmQPPsbPxBM[/youtube]
Kabi@ gunean hitzaldi sorta izango da gaur. Tabu hitzaldiak izango dira 16:00etatik 18:30era arte. Hamar minutuko hitzaldiak izango dira guztiak, eta bi hitz debekatu izango dituzte: euskara eta krisia. Bi hitz horietako bat esanez gero, entzuleen haserrea sufritu beharko du hizlariak. Gutxi gorabehera. Paper bolak botako dizkiote. Eta Koldo Bizkarguenak emango dio itxiera hitzaldi zikloari. Tabu hitzik gabe berak.
Kabia.info webgunean dago gune horretako egitarau osoa.