Geltokia ezin da Tabakalera azpian eraiki, Elorzaren ustez
Odon Elorza Donostiako alkatearen ustez, erabaki «okerra» litzateke Donostiako geltoki intermodala eraikitzeko Tabakaleraren beheko solairuak erabiltzea, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputatuak proposatu duen moduan, eta kultura garaikideko zentroaren Administrazio Kontseiluaren bilerara deitzeko eskatu dio Markel Olano ahaldun nagusiari. Tabakaleraren eraikineko beheko solairuetan auditoriuma, grabazio aretoak eta estudioa eraikitzea aurreikusita dagoela adierazi du alkateak, eta Tabakalera ezin dela izan «hauteskunde borrokarako objektu» .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu