Gemma Urteagak (Beasain 1995) irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, gaur arratsaldean, Orioko Karela kiroldegian (Gipuzkoa). Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995) izan da txapeldunordea. Giro ederrean jokatu da finala, eta jende ugarik jarraitu dute bertsolari gazteen jarduna.
Gaztetxoen mailan, Zarauzko taldeak irabazi du finala eta Leitzakoa izan da txapeldunorde. Zarauzko taldea Ane Peñagarikanok, Jone Makazagak, Libe Goenagak eta Irati Tolosak osatu dute. Leitzakoa, Joanes Ilarregik, Xabat Ilarregik eta Oier Altzelaik.