'Gernika' etxera itzultzeko eskatuko dute etzi

2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
ARTEA. Gernikako Udalak (Bizkaia) ekitaldi bat antolatu du larunbaterako, Picassoren Gernika koadroa New Yorketik Madrilera eraman zutela 30 urte beteko direnean. Manifestu baten bidez, koadroa Gernikara ekartzea eskatuko dute berriro ere. Bestalde, Internet bidezko kanpaina bat martxan dago, eskaera horren aldeko sinadurak biltzeko. Oraingoz, 15.400 lagunen babesa lortu du udalak abiatutako kanpainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.