Datorren uztailaren 4tik 8ra egingo da Getxoko 36. Nazioarteko Jazz Jaialdia. Zuzeneko 19 emanaldi edukiko ditu, eta bi agertokitan banatuko dituzte horiek: Biotz Alai plazan, eta Algortako Geltokiaren enparantzan.
Larry Carltonek irekiko du jaialdia. Jazza bestelako estiloekin uztartu du bere ibilbidean: rockarekin, poparekin... Eric Clapton, Quincy Jones edo Maichale Jackson bezalako musikariekin kolaboratu du, besteak beste. Hurrengo egunean, uztailaren 5ean, China Moses Dee Dee Bridgewater abeslari handiaren alaba izango da izarra. Uztailaren 6an, berriz, Wayne Shorter saxofoi jotzaileak joko du. Mike Stern gitarra jotzailea eta Richard Bona baxu jotzailea arituko dira hurrengo egunean. Eta azkenekoan, berriz, Eliane Eliasek hiruko taldean joko du.
Getxoko jazz jaialdian zuzeneko 19 emanaldi egingo dira
Uztailaren 4tik 8ra bitartean Mike Sternek, Eliane Eliasek, eta Larry Carltonek joko dute, besteak beste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu