Gi 2.0 egitasmoaren diru laguntzei buruzko eztabaida zabaldu dute

Kulturaren sustapen eta hedapenerako 4,4 milioi euro emango ditu Gipuzkoako Diputazioak 2011n

Jon Eskisabel.
Donostia
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Gipuzkoa 2.0 egitasmoaren diru laguntzak banatzeko irizpideen eta prozedura administratiboaren inguruko eztabaida publikoa ireki du Gipuzkoako Diputazioak, joan den udazkenean Gipuzkoa 2.0 Elkarlanean jardunaldietan parte hartu zuten elkarte eta eragileek egindako eskaeretako bati erantzunez. Horretarako, wiki bat sortu du (auzolana.gipuzkoa2.net), eta mezuak trukatzeko posta zerrenda bat osatu du. Bi bide horietatik edonork egin ditzake ekarpenak; horretarako epea hilaren 10az geroztik dago zabalik, eta hilaren 28an itxiko dute.

Interneten eremuan «euskarazko kultur edukien ekosistemak arreta bereganatu dezan eta haiek erabiltzeko erraztasuna bultzatzeko» sortu zuen diputazioak Gipuzkoa 2.0 egitasmoa. Ekarpenak bildu ostean, diru laguntzetarako irizpideak zehaztuko dituzte, eta eskaerak aurkezteko deialdia egingo dute.

Horrez gain, kulturaren hedapen eta sustapenerako 4,4 milioi euro emango ditu diputazioak 2011n. Kopuru hori oso gertu dago 2007. urtean, «krisiaren aurretik», emandakotik, Maria Jesus Aranburu Kultura diputatuak nabarmendu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.