Glenn Close larunbatean irisi zen Donostiara, eta atzo eguraldia txarra izan bazen ere, horrek ez zuen bere distira itzaldu Donostia Saria jasotzerakoan. "Pozten nau Donostian egoteak" esan zuen euskaraz, Kursaalean bildutakoen txalo zaparrada jasoz.
Closek saria jasotzerakoan nabarmendu zuen moduan, bere ibilbideari ematen dioten lehen saria da Donostiakoa. Hunkituta agertu zen Close, eta txaloei txaloekin erantzun zien berak ere. Zutik jarri ziren ekitaldia ikustera joandakoak.
Closek Zinemaldiko antolatzaileei eskerrak eman zizkien, eta bere ibilbidean berarekin lan egin dutenak izan zituen gogoan, zuzendariengandik hasi eta makilatzaileak arte. "Guztiak ditut nire bihotzean", adierazi zuen. Atzo aurkeztu zen Closeren azken lana, Albert Noobs filma.
Atzoko gala atzean utzi eta Zinemaldiko egitarauak bere sail guztiekin jarraitzen du gaur.