Behin filma bukatuta, Jareckik adierazi du prentsaurrekoan bere asmoa ez dela izan egungo finantza sistema kritikatzea, "entretenitzea" baizik. Jendez lepo zegoen prentsa aretoa, eta ia hiru ordu laurdenez aritu dira zuzendaria bera, Gere eta Sarandon kazetarien galderei erantzuten, umoretsu.
Robert Miller filmeko protagonistaren rola jokatu du Gerek, eta iruditzen zaio Miller eta enparauen kasuan dirua ez dela nahikoa. "Jolasa da kontua. Diru asko duen jendeak dena jolas bihurtzea gogoko du". Jareckik, gainera, zehaztu nahi izan du filmeko protagonista ez dela "ohiko lapurra". Sarandonek pentsatzen du Arbitrage-ko protagonistaren jarduna ezin dela konparatu Bernard Madoffenarekin, adibidez.
Sail Ofizialean beste hamahiru film lehiatuko dira. Bihar emango dute hurrengoa: Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves.