Goi Mailako Arte hezkuntza zentroek ezingo dute gradu titulurik eskaini

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioari eta Musikeneri eragingo die, besteak beste, ebazpenak

Erredakzioa
Iruñea
2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Goi mailako ikasketak eskaintzen dituzten zentroetan ezin da gradu titulurik jaso. Hori da Espainiak Auzitegi Gorenak ebatzi duena. Baliokidetasun arazo bat da, funtsean. Goi mailako ikasketak eskaintzen dituzten zentroetan diren ikasleek unibertsitate titulu baten parekidea den titulua izango dute hemendik aurrera ere, baina ez du gradu izenik izango. Ez da oraindik zehaztu zer izendapen erabiliko duten, baina bilkurak egiten hasia da Hezkuntza Ministerioak sindikatu eta Goi Mailako Hezkuntza Artistikoa eskaintzen duten zentroen ordezkariekin. Erabakia heldu arte, ordea, egoera juridiko lausoan gelditu dira zentro horiek.

Goi mailako arte hezkuntza eskaintzen duten zentro guztiei eragiten die ebazpenak. Diseinu, arte plastiko eta musika eskaintzen dutenei, adibidez. Nafarroan eraiki berri den Goi Mailako Musika Kontserbatorioari eta Musikene-ri, esaterako. 2010-2011ko ikasturtean hasi ziren Nafarroan gradu ikasketak eskaintzen, baina ezerezean geldituko dira orain titulu horiek, harik eta Hezkuntza Ministerioak, ebazpena ikusirik, gisa horretako ikasketekin zer egin erabaki eta zer izendapen emango dien zehazten duen arte. Edonola ere, unibertsitate tituluen parekoak izango dira titulu berri horiek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.