Goia-Ariberekin ariko da Airelle Besson, azaroan
MUSIKA. Airelle Besson paristar tronpetista Josetxo Goia-Ariberekin eta La Orquesta Jamalandrukirekin ariko da azaroaren 12an Zizur Nagusian (Nafarroa). Marco Bellizzi, Luis Orduña eta Joe Quitzkek osatuko dute orkestra emanaldi horretan. Aurretik, Sestaon ariko da Goia-Aribe, urriaren 22an, Baptiste Techer, Luis Orduña, Joe Quitzke eta David Harringtonekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu