Kultura

Gotzone Etxebarria zendu da, Bilboko Mikeldi galeriak zuzendu zituen lehen emakumea

Basurtoko erietxean hil zen herenegun, 90 urte zituela.

2014ko uztailaren 1a
09:47
Entzun

Bilboko Mikeldi I eta II galeriak zuzendu zituen lehen andrea izan zen Etxebarria. 1964tik 1980. urtera arte egin zuen lan hori Keltze eta Maitane Artetxe ahizpen laguntzarekin. Galeria horietatik pasatu ziren euskal artista garaikide handienak, baita Gaur eta Emen mugimenduetan aritu zirenak ere. Mikeldi izan zen garaiko artisten topagune nagusi. Bertan, hainbat autoreren erakusketak antolatzeaz gain, tertulia eta eztabaidetarako unea ere bazegoen.

Halaber, Bilboko Arte Eder Museoaren zuzendari izateko bere burua aurkeztu zuen lehen emakumea izan zen Etxebarria. Alabaina, Miguel Zugazari eman zioten postua; gerora, Madrilgo Prado museoaren zuzendari izango zenari. Haren nahiei jarraiki, bere gorputza zientziak azter dezan utzi du. Donazio hori dela eta, bere errautsak Bizitzaren Basoan gordeko dituzte, EHUk Leioan egindako oroigarrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.