Gpuntua, fase berrian

Irazu, Lizaso, Rezola, Gurrutxaga, Zelaia eta Urdangarin lehiatuko dira gaur, Oñatin, lehen final-laurdenean

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Igaro zen lehen fasea. Igaro ziren lehen final-zortzirenak. Eta gaur ekingo dio Gpuntuak, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, final-laurdenen aldiari. Bost saio jokatuko dira, eta horietako aurrena gaur, Oñatiko Zubikoa kiroldegian, 17:30ean. Jexux Mari Irazu, Beñat Lizaso, Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola, Iñaki Zelaia eta Iban Urdangarin lehiatuko dira gaurko saioan. Imanol Arabaolaza izango dute gai-jartzaile. Irazu da aurrez beste saiorik jokatu gabe fase honetan sartu den bertsolari bakarra, duela lau urteko txapelketan finalean izan zelako. Gainerako bostak final-zortzirenak gaindituta datoz.

Villabonan izango da, bihar, final-laurdenetako bigarren saioa, Olaederra kiroldegian, 17:30ean. Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Andoni Otamendi, Ander Lizarralde eta Unai Gaztelumendi ariko dira bertsotan, Iker Iriarte gai-jartzaile dutela.

Hurrengo final-laurdenak Hondarribian (urriaren 29an), Idiazabalen (urriaren 30ean) eta Azpeitian (azaroaren 6an) izango dira. Amaia Agirre, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Iñigo Izagirre, Haritz Casabal etaNahikari Gabilondo ariko dira Hondarribian.

Ainhoa Agirreazaldegi, Nerea Elustondo, Jon Martin, Felix Zubia, Oier Aizpurua eta Uxue Alberdi ariko dira Idiazabalen, eta Ane Labaka, Arkaitz Oiartzabal, Iker Zubeldia, Iñaki Apalategi, Jokin Uranga eta Unai Muñoa Azpeitian. Bost saio horietan puntu gehien lortzen duten hemezortzi bertsolariak igaroko dira hiru finalerdietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.