Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan sartuko da asteburuan. Hiru saiotatik bi aste honetan jokatuko dituzte; hirugarrena, berriz, abenduaren 4an izango da. Larunbatean Arrasatera helduko da Gpuntua, Uarkape pilotalekura, 17:30ean. Saio horretan honako bertsolari hauek ariko dira kantuan: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea Egoitz Aizpuru izango da.
Igandean, berriz, Tolosan egingo du geldialdia txapelketak. Usabal kiroldegian jokatuko dute bigarren finalaurrekoa, 17:30ean. Beñat Lizaso, Aitor Sarriegi, Iñigo Izagirre, Unai Agirre, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo lehiatuko dira. Gai-jartzaile lanetan Jon Zaldua ariko da.
Zortzi finalera
Hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 4an jokatuko dute, Hernanin. Jon Martin, Jokin Uranga, Iñigo Manzisidor Mantxi, Amaia Agirre, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Agirreazaldegi ariko dira bertsotan. Finalaurrekoetan parte hartuko duten 18 bertsolarietatik zortzi pasatuko dira finalera. Saio bakoitzean puntu gehien eskuratzen duena pasatuko da zuzenean finalera, eta gainerako bostak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Finala abenduaren 18an izango da, Donostian.
Gpuntuko finalaurrekoak Arrasatera eta Tolosara helduko dira asteburuan
Larunbatean Arrasaten izango da saioa, eta igandean, Tolosan; azkena abenduaren 4an jokatuko da, Hernanin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu