Film britainiar, zuzendari, ikus efektu, soinu, jatorrizko musika eta argazki onenaren sariak eskuratu ditu Gravity-k. Erresuma Batuko Zinema Akademiak Twelve Years a Slave pelikulari eman dio, ordea, film onenaren Bafta saria. Steve McQueenen pelikulak, gainera, gizonezko aktore onenaren saria ere —Chiwetel Ejiofor— jaso du.
Cate Blanchetti eman diote emakumezko aktore onenaren saria, Blue Jasmine-n eginiko lanagatik. Erresuma Batuko Oscarrak deitzen zaie Bafta sariei. Martxoaren 2an banatuko dituzte Oscar sariak.