Kultura

Guggenheim eta Balenciaga museoen kasuek saio bereziak izango dituzte Eusko Legebiltzarrean

2008ko abenduaren 12a
19:05
Entzun
Guggenheim eta Balenciaga museoetan izandako ustezko irregulartasunen inguruko saio bereziak egingo dituzte abenduaren 22an. Eusko Legebiltzarreko bozeramaileen batzarrak hartu du kasu horiek saio berezietan eztabaidatzeko erabakia gaur. Alderdi guztiek aldeko jarrera erakutsi dute, EAJk izan ezik. Beraz, Guggenheim eta Balenciaga museoen kasuetako ustezko irregulartasunak ez dira eguneko beste gaien moduan jorratuko. Saio bereziak izaterakoan, alderdi politiko bakoitzak denbora gehiago izango du gaiaren inguruan parte hartzeko eta bere iritzia emateko.

Iragan abenduaren 2an onartu zen Bilboko Guggenheim Museoari buruzko txostena. Bertan, Juan Ignacio Vidarte zuzendari orokorra egin zen, besteak beste, gertaturiko irregulartasunen arduradun nagusi. Kasu honi dagokionez, era berean, 2002 eta 2005 bitartean, arte obren erosketara bideratutako sei milioi euro baino gehiagoren galera aztertu dute.

Etorkizuneko Balenciaga Museoaren inguruan izandako ustezko irregulartasunei dagokionez, alderdi politikoek amaitzear dute txostena. Gehienek -EAJk salbu- Berroeta Aldamar sozietateak "arduragabekeriaz" jokatu zuela jaso nahi dute txostenean. Berroeta Aldamar sozietatea da Balenciaga Museoaren sustatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.