Kultura

Guggenheim Museoko kudeaketaren antolaketa aldatu eta "zorroztu" egin dute

Orain arte artelanen eta eraikinaren kudeaketa egin duten bi elkarteak Fundazioaren menpe egongo dira hemendik aurrera, eta urtero pasatu beharko dute kanpoko finantza auditoria. Gaur hartu dute erabakia Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

2008ko apirilaren 23a
13:32
Entzun
Bilboko Guggenheim Museoan Roberto Zearsolo administrazio eta finantza zuzendariak egindako lapurreta bezalako kasuak saihesteko asmoz, Museoaren kudeaketaren antolaketa aldatu egin dutela jakinarazi du gaur Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailburuak. Gaur hartu dute erabakia Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak -biek osatzen dute Museoko administrazio kontseilua-. Aldaketa horrekin, "neurriak zorroztu" dituztela esan du Ariztondok.

Zearsolok 486.979,38 euro lapurtu zituen 1997tik, eta Guggenheimeko arduradunak duela gutxi ohartu ziren horretaz. Kargutik kendu egin zuten lehengo astean hura.

Jaurlaritzak eta Aldundiak hartutako neurrien arabera, orain arte artelanen eta eraikinaren kudeaketa egin duten bi elkarteak Museoko Fundazioaren menpe egongo dira hemendik aurrera -autonomoak ziren-. Gainera, bi elkarte horiek urtero kanpoko finatza auditoria pasatu beharko dute. Horretaz gain, edozein ordainketa eta diru erabiltzean bi sinadura beharko dira, eta finantza saileko sei langilek kudeatuko dituzte diruak.

"Akatsen arriskua gutxitu egin nahi dugu", adierazi du gaur goizean Ariztondok, Bizkaiko Batzar Nagusietan bere kabuz egindako agerraldian.

Gaur arratsaldean, berriz, Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Jose Ignacio Bidarte Guggenheim Museoko zuzendariak agerraldia egingo dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.