Kultura

Guggenheimi emango diote 2007ko Euskaldun Unibertsalaren Saria

"Munduan Euskadiri buruz egindako proiekzioa", "erakusketa maila", "Bilboren eraldaketa" egiten lagundu izana eta eraikinaren "eredu arkitektoniko garaikidea" izan dira Jaurlaritzaren arrazoiak saria emateko.

2007ko irailaren 19a
12:43
Entzun
Guggenheim Bilboko museoari emango dio aurten Eusko Jaurlaritzak Euskaldun Unibertsalaren Saria. Hainbat arrazoi azaldu ditu Jaurlaritzak saria emateko: Guggenheimek "munduan Euskadiri buruz egindako proiekzioa", museoko "erakusketa maila", "Bilboren eraldaketa sozial, kultural eta ekonomikoa" egiten lagundu izana, eta eraikinaren "eredu arkitektoniko garaikidea" bera. "Esan daiteke Euskadi munduko mapan kokatu duela Guggenheimek", esan du Iñaki Agirre Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzaren idazkari nagusiak.



1997ko urrian ireki zuten Guggenheim; aurten hamar urte, beraz. Urteotan hamar milioi bisitari jaso ditu; gehienak, Euskal Herritik kanpokoak.



Urriaren 17an emango die hango arduradunei saria Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak, Gasteizen.

"Munduan Euskadiren izen ona" zabaltzen duenari ematen dio Jaurlaritzak saria, eta aurtengoa 11. aldia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.