Irudia. Bilbo
GURE ARTEA SARIEN IRABAZLEAK
Santi Erasok, Maider Lopezek eta Agustin Ibarrolak —argazkian Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin— Gure Artea sariak jaso zituzten atzo, Bilbon. Lopez eginiko sorkuntza lanagatik saritu dute; Ibarrola, bere ibilbideagatik; eta Eraso, ikusizko arteetan eginiko lanagatik. Urgellen hitzetan, «kulturak munduari egin behar dion ekarpenaren eredu» dira hiru saridunak. Izan ere, «kulturak desberdinen arteko elkar ulertzea, askatasuna eta bakea bultzatu behar ditu», Urgellen iritziz. Gure Artea sariak aldatu egin dituzte aurten, eta sari berri bat sortu dute, Ikusizko Arteen saria, alegia. Erasok jaso du mota hartako lehena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu