Gurebook.com euskal liburu elektronikoen online denda aurkeztu dute gaur Donostian. Liburu elektronikoen euskal ekoizpenaren atari espezializatua da. Plazagunea eta Libenet garapen teknologikoko enpresek sortu dute salmenta plataforma digitala, eta dagoeneko 166 izenburu dituzte salgai. Horietatik %60 euskarazkoak dira.
Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Ttarttalo, Txertoa eta Arrain argitaletxeek hartzen dute parte proiektuan. Julen Agirrezabala Plazaguneako arduradunaren arabera, hiru oinarri ditu Gurebook.com-ek: "Argitaletxeekiko eta irakurleekiko hurbiltasuna, euskara Interneten ikustaraztea eta aro digitalaren erronka berriekiko irekitasuna".
literatura
'Gurebook.com', euskal liburu elektronikoen ataria
Dagoeneko 166 izenburu dauzkate salgai; %60, euskarazkoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu