Zinema

Gustavo Triviñoren 'De martes a martes' filmak irabazi du sari nagusia Miarritzeko zinema jaialdian

Alejandro Burguesen 'Juan de los muertos'-ek jaso du Epaimahaiaren saria, eta Roxana Blanco eta Luis Toasrrek aktore onenei emandakoak 

Juan Luis Zabala
2012ko urriaren 1a
15:41
Entzun

Gustavo Triviñoren De martes a martes filmak (Argentina) irabazi du joan den astean Miarritzen egin zen Latinoamerikako Zinema Jaialdiko film onenaren Besarkada saria. Gainerako sari nagusiak honela banatu dira: Epaimahaiaren saria, Alejandro Burguesen Juan de los muertos filmarentzat (Kuba); Emakumezko aktore onenaren saria, Roxana Blancorentzat (Rodrigo Pla-ren La demora, Mexiko); Gizonezko aktore onenaren saria, Luis Tosar-entzat (Miguel Courtois Paternina-ren Operación E, Kolonbia-Espainia); Pubilkoaren saria, Andres Burgos Vallejo-ren Sofía y el terco filmari (Kolonbia); eta Kritikaren Sindikatuaren saria, Pablo Larrain-en No filmari (Txile).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.