Literatura. Pasarte hautatua. Voltaire

'Gutun filosofikoak'

2012ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Uste izan dut herri hain apartaren doktrinak eta historiak gizaki zentzudun baten jakinmina mereziko luketela. Argitasun bila Ingalaterrako kuakero ospetsuenetariko batengana jo nuen, zeinak, merkataritzan hogeita hamar urte eman ondoren, bere ondasun eta nahikundeei mugak jartzen jakin baitzuen, Londres inguruko landetxe batera erretiratuz. Bila joan nintzaion bere bakarlekura; etxe txiki bat zen, baina ongi eraikia, txit garbi eta apaindurarik gabea. Kuakero hori inoiz gaixotu gabeko agure sendoa zen, ez baitzuen grinarik ez neurrigabekeriarik ezagutu: nire bizitzan inoiz ez dut berea bezain itxura nobleagorik eta erakargarriagorik ikusi.

GUTUNA (HASIERA)

Egilea: François Marie Arouet Voltaire.

Itzulpena: Jon Sudupe.

Urtea: 1995.

Argitaletxea: Pentsamenduaren Klasikoak.

Aurkezpena: Aste honetan albiste izan da Voltairek idatzitako hamalau gutun orain artean ezezagun agertu direla, Ingalaterrako aristokraziarekin zituen harremanen lekukotasuna ematen dutenak. Voltaireren hainbat gutun euskaratu zituen Jon Sudupek, Pentsamenduaren Klasikoak argitaletxearen bildumarako, Gutun filosofikoak izenburupean. Goiko testua liburu hartako lehen gutunaren hasiera da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.