Zinema

H. R. Giger hil da, 'Alien'-en sortzailea

Margolari eta eskultorea zen, eta Ridley Scotten filmerako egindako munstroak egin zuen ezagun.

Giger, 2007ko irudi batean. A. B., EFE
mikel lizarralde
2014ko maiatzaren 13a
07:34
Entzun

Hans Rudolf Giger (Suitza, 1940) errealismo fantastikoaren ordezkari nagusietakoa izan zen, eta historiara pasatu da Alien (1979) filmeko munstroaren egile gisa. Film horretan egindako lanak Oscarra eman zion bere lantaldeari. Bi urte lehenago Necromomicon liburuan agertutako Necronom IV munstroan oinarritu zen Giger Alien sortzeko.

Artistak oso gaztetatik izan zuen elementu fantastikoak eta ilunak zituzten sormen lanekiko interesa. Horren ondorioz, arkitektura eta diseinu industriala ikasi zuen Zurichen. Gerora, dokumentalak egiten hasi zen, eta baita marrazkiak ere. Horietan pieza mekanikoz eta haragiz uztartutako lehenengo izakiak sortu zituen.

2009an Gigerren lana erakutsi zuen Donostiako Kubo aretoak atzera begirako baten bitartez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.