ARTEA

Hainbat begiratu, egungo Europa zatikatuari

Argazkiak, ikus-entzunezkoak, diseinua grafikoko lanak, instalazioak eta beste bildu dituzte 'Europa konstelazioa' erakusketara. Europa osoko hamahiru artistek egindako lanak ikusgai egongo dira San Telmo museoko Laborategia aretoan, martxoaren 21a bitartean.

Igor Susaeta.
2013ko otsailaren 21a
19:33
Entzun

Goethe Institut-en Bikaintasunerako Ekimenak proiektuak, Europako Batasunak eta beste 11 erakundek hauspotutako Europa (to the power of) egitasmoaren parte da San Telmoko erakusketa, eta Goethe Institutek berak eta Donostia 2016k ekoitzi dute. Erakusketa ibiltaria da, eta jada Oslon (Novergia), Lodzen (Polonia), Londresen (Ingalaterra), Bruselan (Belgika), Minsken (Bielorrusia), Istanbulen (Turkia) eta Novi Saden (Serbia) egon da. Dena den, toki batetik bestera aldatu egiten dira proposamenak.

Peio Agirre da Donostiako erakusketako komisarioa, eta ondoko artisten lanak aukeratu ditu: Sven Augustijinenak, Annika Erikssonenak, Iñaki Garmendiarenak, Lise Harlevenak, Ane Hjort Gutturenak, Oliver Klimpelenak, Aleksander Komarovenak, Asier Mendizabalenak, Jean Marie-Straub / Daniele Huilletenak, Xabier Salaberriarenak, Christian Teckertenak eta Katarina Zdjelarrenak.

Barbara Steiner Europa (to the power of) egitasmoaren zuzendariaren esanetan, "hainbat ikuspegik" osatzen dute Europa, eta erakusketako proiektu "gehienek" horri begiratzen diote.
Erakusketaz gain, martxoaren 7an, 13an eta 20an gaiarekin lotutako proiekzio batzuk emango dituzte museoko ekitaldi aretoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.