Hiru konpositore omentzeko kontzertuarekin hasiko du BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak denboraldia: Cristobal Halffter, Isaac Albeniz eta Gustav Mahlerren omenez, haien hainbat obra eskainiko ditu BOSek 20:00etan, Euskalduna jauregian. Kontzertu berdina eskainiko du bihar.
Halffterren 80. urtebetetzea eta Albeniz nahiz Mahlerren jaiotzaren 150. urteurrenak ospatu nahi ditu BOSek. Emanaldia hasteko, Halffterren Halfbeniz obra interpretatuko du orkestrak. Piezaren egileak berak azaldu duenez, Albeniz pianista katalanari eskaini dion orkestrarentzako divertimentoa da obra. Halffterren beste lan bat ere badago errepertorioan, Tiento de primer tono y batalla imperial izenekoa.
Albenizen Iberia suiteko Evocación, Lavapiés y Triana pieza ere eskainiko du orkestrak, baita Mahlerren Titán sinfonia ere.
Halffter, Albeniz eta Mahler omenduz hasiko du BOSek denboraldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu