Kultura

Hamabi artista euskaldunen obrak erosi ditu Guggenheimek

Iaz i=Chacun a son gouti= erakusketan parte zuten hamabi artista gazteren artelan bana eskuratu ditu Bilboko museoak.

2008ko azaroaren 11
17:41
Entzun
Guggenheimeko edukitzaile elkarteak hamabi artista euskaldunen obra bana erosi ditu. Artista gazteek iaz egin zen i=Chacun a son gout=i erakusketarako i=ex profesoi= sortu zituzten lanak. Guztira 444.222 euro ordaindu ditu edukitzaile elkarteak.

Bilboko museoak eskuratutako obren artean argazkigintza da nagusi. Elssie Ansareoren, Aitor Ortizen, Ixone Sadabaren eta Clemente Bernarden lanak, formatu ezberdinetan, esparru horretakoak dira. Hainbat euskarrietan egindako lanek osatu dute Guggenheimen edukitzaile elkartearen erosketa: Abigail Lazkozen muralak, Manu Arregi eta Itziar Okarizen bideoek, Juan Perezen marrazki eta pankartek, Maider Lopez eta Sergio Pregoren eskulturek, Asier Mendizabalek suarekin egindako artelanak eta Ibon Aranberriren banderolek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.