Hamabostaldia, Kanbon eta Usurbilen
MUSIKA. Daniel Zaretski errusiarrak eskainiko du aurtengo Musika Hamabostaldiaren organo zikloko lehen kontzertua, gaur. Usurbilgo Salbatore elizan izango da, 20:00etan. Errusiako eta Frantziako musikagileen lanak interpretatuko ditu. Ordu berean, baina Kanboko Amaga etxean, Raffaela Milanesi sopranoak eta Giorgio Sasso biolin jotzaileak Antonio Vivaldiren piezak interpretatuko dituzte Insieme Strumentale di Roma emanaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu