Etzitik hilaren 25a arte egingo dute Douarnenezen (Bretainia) 35. zinema jaialdia. Aurten, Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako sortzaileak gonbidatu dituzte. 1978an hasi ziren antolatzaileak atzerriko zinemagileak gonbidatzen. «Gainontzeko herriak haien zinematografien bitartez ezagutaraztea» eta «egitura politikoak ezbaian jartzea» da helburua.
Filmez gain —Sagarren denbora, Bertsolari, Gartxot, Yoyes, Prohibido recordar…—, mahai inguruak, irakurketak, kontzertuak eta erakusketak ere antolatu dituzte. Hizlarien artean, Maialen Lujanbio eta Baleren Bakaikoa izango dira, besteak beste.
Hamahiru euskal film emango dituzte Douarnenezko zinema jaialdian
Maialen Lujanbio eta Baleren Bakaikoa euskal kulturaren hainbat alderdiren inguruan mintzatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu