Donostiako Zinemaldia gaur abiatu da, eta ikusleak pozik utzi ditu eman duten aurreneko filmak. La Fille de Brest filma Emmanuelle Bercot zinemagile frantziarraren seigarren film luzea da. Botereen kontrako borroka bat kontatzen du, oztopoen gainetik nola egin aurrera aliatu eta konplizeak topatuz.
Filmaren sinopsia:
Irene Frachonen Mediator 150 mg liburuan oinarritua. Bresteko (Frantzia) ospitaleko biriketako espezialista batek lotura zuzena aurkitu berri du zenbait heriotza susmagarriren eta estatuak onartutako sendagai baten artean. Medikuak bere kabuz egingo du borroka egia argitara azal dadin. Filmak Irne Frachonen istorioa kontatzen du, Mediator eskandaluaren salatzailearena.
Sail Ofizialeko 25 filmetako bat da La Fille de Brest. Gainerako sailetakoak kontuan hartuta, 200 filmetik gora ikusi ahal izango dira gaur hasi eta irailaren 24ra bitartean. Hemen Gorka Erostarbek proposatutako hamar printza.