Harrera onaren seinale

25. Fipa jaialdia izanen da hilaren 23tik 29ra Miarritzen. Egitarau oparo bat proposatuko zaie herritarrei zein profesionaleiEgun munduan puri-purian dauden gaiak izanen dira hizpide festibal garaian

Krisis film dokumentalean, krisi ekonomikoaren ondorioz greziarrek duten bizitza azaldu dute Nina-Maria Paschaliduk eta Nikos Katsaunisek. FIPA.
Baiona
2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Hilaren 23tik 29ra, Miarritzen,Fipa ikus-entzunezko saioen 25.festibala iraganen da. Aurtengoa berezia izanen dela esan du Teresa Cavirak, festibalaren ordezkari nagusiak, Miarritzeko Herriko Etxean egindako prentsaurrekoan. Berrikuntza ugarirekin dator 25. ekitaldia. Leku berezia egin diete aurreko festibaletan sariak irabazi zituztenei; epaimahaikide gisa etorriko dira oraingoan. Era berean, festibalaren hasieraz eta jaso dituztenkritikez aritu dira. «Esaten ziguten gure proposamenek ez zutela merkatuan publikorik aurkituko, sobera artistikoa eta poetikoa dela proposatzen duguna». 25 urtezfestibalak jarraitzea, alta, publikoa aurkitu izanaren seinale dela esan dute. Festibal garaian, hainbat genero izanen dira ikusgai (fikzioa, dokumentalak, erreportaje handiak, musika...), eta, haien hitzetan, betierekalitatea, ugaritasuna, berrikuntzazein gertakarien leiho izatea bermaturik izanen da.

1. Hautaketa luzea

«Distilazio prozesu luze batenemaitza da festibaleanikusgai izanen dena»; Teresa Caviraren hitzak dira. 1.700 ikus-entzunezko begiratu, landu eta autorerekin hitz egin ondotik aukeratuak izan direnak, hain zuzen. Lehia ofizialean,77 nazioarteko saio izanen dira ikusgai; 54, berriz, lehiatik kanpo, festibala osatzeko funtzioarekin.

2. Gaur-gaurko gaiak

Gaur-gaurko gaiak jorratzen dituzten ikus-entzunezkoek leku handia izanen dute. «Aukeratuak izan diren lanak gauzak ulertzeko baliagarri izatea nahi dugu, informatzaileakizatea nahi dugu», dio Cavirak. Irizpide hori ardatz harturik, egungo mundua markatzen duten gai nagusiak jorratuak izanen dira, hala nola pobreziak eta ihes politikoak sortu immigrazioari buruzkoKét Világ Kózt dokumentala eta Réfugiés oubliés: les Palestiniensau Libanweb-sorkuntza. Krisiaren gaia ere jorratua izanen da, Krisis dokumentalaren bidez. Greziar gizarteak bizi duena ematen du ikusmiran, zalantzaz beteriko orainaldia. Gai hori, beste ikuspegi batetik aurkeztua izanen da ere, krisiaren gaia modu zabalago batean ulertzera emanez, Un monde dans tous ses états erreportajearen bidez. Besteak beste,29 Days erreportajearen bidez, Arabiar Udaberria Tunisian nola sortu den azaltzen du.Erregistro berean, Goodbye, Moubarak sorkuntza lana aurki daiteke; Egiptoko oldarraldiaz mintzo da. Katia Jarjoura errealizadoreakagerian utzi nahi izan du iraultzak ez direla egunetik biharamunera sortzen, iragan sakona dutela. Emakumeen borrokakere tartea izanen du festibalean,Kingdom of Mr. Edhi eta Taxi Sister erreportajeen bidez.

3. Lekua hasiberrientzat

Fipak gazteen produkzioa bultzatzeko lehiatik kanpodagoen Fipa Campus gunea abian eman zuen 2004an.Nazioarteko ikus-entzunezko eskoletako ikasleak hurbiltzen dira Miarritzera horren kari. Hautatuak izan diren lanak errealizadoreekin batera ikusiak izanen dira, eta horrek ikasle garaitik sareak sortzea ahalbidetuko du eta eskolen arteko harremanak sustatuko ditu.

4. Elkarlana bultzatzen

Seigarren urtez jarraian, eskualdeen arteko koprodukziogisa eginlanaksortzekoespazio bat izanen da festibalean. Egitasmo hori Donostiako Zinemaldiarekin eta Ibaia elkartearekin elkarlanean egiten da.

5. Mahai inguru ugari

Kezka ugariri erantzuna eman nahian, ikus-entzunezkoen merkatuak dauzkan erronkak hizpide izanen dituzte. Ostegunean, 10:00etan, Casinoan, egun garatu diren komunikazio medio berriei buruz hausnartzen ariko dira, dokumental tradizionalak nola egokitu daitezken garai berrietara. Ostiralean, 10:30ean, leku berean,datozenurteetan kulturak eta telebista publikoakzeinetorkizun izanen dutenlanduko dute,eta botere politikoek izanen duten egitekoaz ere mintzatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.