KulTURA

Hasi dira 'Axun eta Maite' euskarazko filma grabatzen, Donostian

Zizurkilen, Errenterian eta Asteasun ere filmatuko dute.

2009ko maiatzaren 11
16:18
Entzun
Gaur hasi dira filmatzen Axun eta Maite euskarazko pelikula, Donostian. Film laburrekin (Tercero B, Sintonia, On the line) eta dokumentalekin (Lucio, Sahara Marathon) emaitza ona lortu ondoren, hori da, fikziozko film luzeei dagokienez, Jon Garaño (Astigarraga, Gipuzkoa) eta Jose Mari Goenagaren (Ordizia, Gipuzkoa) lehenengo lana. Egitasmoak 1,5 milioi euroko aurrekontua izango du, Irusoin ekoiztetxeak jakinarazi duenez.

Axun eta Maite filmatzen sei aste pasatuko dituzte eta 50 profesional baino gehiagok hartuko dute parte. Gipuzkoan filmatuko dute: Donostian, Zizurkilen, Asteasun eta Errenterian. Protagonistak Itziar Aizpuru (Axun) eta Mariasun Pagoaga (Maite) izango dira, eta haiekin Jose Ramon Argoitia, Patricia Lopez, Ane Gabarain eta Zorion Epileor ere ariko dira. Soinu banda Pascal Gaignek konposatuko du.

70 urte dituela Axunen bizitza monotonoa erabat aldatuko da ospitalean dagoen senide bat zaintzeko deia jasoko duen egunean. Ospitaleko egunerokotasunean murgilduta denbora asko pasatuko du, eta bere senarra Juan Marik ez du begi onez ikusiko emazteak bizitza independentea egitea. Hori dela-eta, Axunek ezer gutxi esago dio benetan berezia izan den gertaera batez: ospitalean Maite aurkitu du berriro, nerabezaroko lagunik onena. Axunek aldaketa nabarmena atzemango du Maiterengan: erabateko askatasunez bizi du bere sexualitatea eta lesbiana da. Iraganean zerbait berezia sentitu zuen arren, Axuni ez zitzaion inoiz bururatu hura zerbait gehiago izan zitekeenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.