Film dramatikoa eta deserosoa da Una especie de familia, Diego Lerman zuzendari argentinarrak gaur goizean Kursaalean Sail Ofizialearen barruan aurkeztu duen filma. Malenaren bidaia pertsonala kontatzen du. Aurretik egindako akordio bati jarraituta, Marcelak izan behar duen haurra jasotzeko iritsiko da klinika batera Malena. Han, baina, espero ez dituen eskakizunak egingo dizkiote, eta Malenak aurre egin beharko die haurdunaldi subrogatuak jartzen dizkion oztopo legal eta moralei.
Barbara Lennie da aktore protagonista eta filmaren pisu gehiena bere gain hartzen du.
Gaur gauean, 22:00etan, emango dute filma berriro Kursaaleko auditoriumean.
Gaur beste bi film aurkeztuko dituzte Sail Ofizialean: Licht ekoizpen austriar-alemaniarra (Barbara Albert) eta Love Me Not, Alexandros Avranas greziarrak zuzendutakoa.