Hautatutako zitak

2012ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
«Zalantzarik gabe, gizakiak azken une arte itxaron behar du, eta ezin zaio inori 'zoriontsu' deitu hil eta azkeneko ohoreak jaso arte»

MICHEL DE MONTAIGNE

Azalpena: Izan nuen Pierre Aubanque izeneko irakasle bat. Hark azaltzen zuenez, Grezia klasikoan inoren nortasunaz aritzerakoan ez zen orainaldirik erabiltzen. Ez zen esaten nolakoa den, baizik eta nolakoa izan zen. Heriotza heldu arte irekita dago pertsona, eta horrek badu alde ona eta alde txarra. Askatasuna dugu, batetik, baina, bestetik, geure burua ere harritu egiten dugu inoiz irekitasun horregatik. Gehien-gehienetan, harritu txarrerako. Irekitasun horrek bereizten gaitu beste animaliengandik.

«Heresiarik handiena zentzu komuna zen»

GEORGE ORWELL, '1984' LIBURUAN

Azalpena: Ikuspegi teoriko batzuek, muturrera eramanez gero, utzi egiten diote zentzuzko izateari. Eta osa daitekeen agertokia beldurgarria da. Hori da Orwellen liburuak erakusten duena. Egiaren bidea ahula da, eta korapilatsua, ez da ziurra, baina 1984 liburuak erakusten du bide hori uzteak zer ekar dezakeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.