Hazparnen ere emanen dute 'Jose Mendiague'
PASTORALA.Jose Mendiague pastoralaren hirugarren emanaldia Hazparnen eginen dute Arrokiagako herritarrek, irailaren 8an, larunbatarekin. Hego Ameriketara erbesteratu aurretik, Jose Mendiaga olerkaria (Aldude, Nafarroa Beherea, 1845-Montevideo, 1937) Hazparnen bizi izan zen, 18 urte bete artean. Pastoralaren aurreneko emanaldia uztailaren 29an izan da aurten, eta bigarrena herenegun, abuztuaren 12an, biak Arrokiagan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu