Ondarea

Helegitea aurkeztuko du Sukarrietako Txatxarramendi kultur elkarteak

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sukarrietako Udalak jarritako helegiteei kasu eginez, asteazkenean, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen Sukarrietako kolonien kultur ondare izendapena.

2013ko martxoaren 1a
16:33
Entzun

"Forma kontuetan baino ez" direla sartu, eta kolonien balio kulturala ez dutela kontuan hartu salatu du Iñaki Biterik. Izan ere, auzitegiaren arabera, kultur ondare izendatzeko txostenaren tramitazioak sei hilabete baino gehiago iraun zuen, eta hori du muga. Hartara, epaiaren aurkako helegitea jarriko dutela jakinarazi dute.

2008an, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, eta Bizkaiko EAJk, Urdaibain bigarren Guggenheim museo bat eraikitzeko ideia aurkeztu zuten. Museoaren kokaleku gisa Sukarrietako koloniak dauden lekua proposatu zuten. Sukarrietako Udalak "interes alderdikoi eta enpresarialei begiratuz" jokatu duela adierazi du Biterik, eta ez duela «herriaren alde» egin.

Iñaki Uriarte arkitektoak "lotsari kultural" eta "miserabletzat" jo du epaia. "Ondare kulturala nazio baten nortasunaren adierazlea da, eta ezin dugu onartu suntsipen gehiago, izan ere, ez da oparoa, baina aberatsa eta garrantzitsua da, eta azken finean, duguna delako, ez inposatu nahi diguten hori".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.