KULTURA

Helene Etxekopar Etxart hil da

Euskarazko antzerkia ikertu zuen, eta 'Maiatz' aldizkari eta argitaletxeko kide zen.

Nora Arbelbide Lete.
2012ko abenduaren 28a
20:39
Entzun

Helene Etxekopar Etxart zendu zen atzo, Baionako erietxean, 54 urte zituela, eritasun luze baten ondorioz. Azken urte hauetan Maiatz aldizkari eta argitaletxearen elkartean ari zen aktiboki.

Irurin sortu zen, Zuberoan. Lyon, Tarnose eta Parisen informatika eta ekoizpen kultural sektorean aritu, eta Baionara sartu zen orain dela urte andana bat. Antzerki ikerketan ikasketak segiturik eta komunikazio, artea eta ikusgarri sailean DEA diploma eskuratu zuela, 1991tik euskal antzerkia ikertu zuen.

Théâtres Basques. Une histoire du théâtre populaire en marche liburua (Euskal antzerkia, aitzina doan herri antzerki baten historia) argitaratu zuen, Gatuzain argitaletxearekin, 2001ean. XX. mendeko bigarren parteko herri antzerkiari buruzkoa da liburua —pastorala, tobera edo talde amateurren antzerkia—, aktoreekin zuzenean hitz eginez osatua.

Datorren asteartean, urtarrilaren 2an, Baionako funerariumean omenaldi bat eginen diote, Irurin 15:00etan ehortzi aurretik.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.