Solomon R. Guggenheim Fundazioak baiezkoa emango dio Helsinkin museo bat eraikitzeko proposamenari, baina hori aurrera eramateko Bilboko erakundearen oniritzia beharko du. Izan ere, Europan Guggenheim museo berriak eraikitzea galarazteko beto eskubidea du Guggenheim Bilbao Fundazioak.
Helsinkiko udalak museo baten bideragarritasunari buruzko txosten bat eskatu zion Guggenheim Fundazioari urtarrilean, 1,7 milioi euroren truke. Txostenaren ondorioak ez dira urtea amaitu baino lehen ezagutuko, bainafundazioko zuzendariorde Ari Wisemanek Helsingin Sanomat egunkariari aurreratu dio txostenak museoa eraikitzearen alde egingo duela. Helsinkiko museoaren inguruko asmoak ere azaldu ditu Wisemanek. «Etorkizuneko museo bat bilatzen dugu, New Yorkekoa baino malguagoa eta esperimentalagoa izango dena». Hori eraiki ahal izateko, baina, Guggenheim Bilbao Fundazioak bere baimena eman beharko du.
Helsinkin museo bat eraikitzea begi onez ikusi du Guggenheim Fundazioak
Egitasmoa aurrera eraman ahal izateko, ordea, Guggenheim Bilbaoren baimena jaso beharko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu