Gaurko euskal artisten artean indar handiko izena da Okarizena. Arte ekintzaren eta performancearen eremutik dator, eta haien instalazioetatik abiatutako erakusketa bat du ikusgai Donostiako Tabakaleran.
Apocalyptica taldea 'Plays Metallica by Four Cellos' diskoaren hogeigarren urteurreneko bira egiten ari da. Bertsioen errepertorio luzea interpretatuko dute gaur, Donostiako Kursaalean.
Eduardo Arroyo pintoreak idatzitako 'Panamá Al Brown. Una vida de boxeador' biografia berrargitaratu berri dute. XX. mendearen lehen erdialdeko Parisko giro bizia islatzen duen kirol kontakizun grinatsu eta poetikoa da. Arroyok erakusketa bat du Bilboko Arte Ederren Museoan: erreferentzia literarioz jositako pop-art egitasmoa.