kultura saileko azken albisteak

Kultura

DAPA

Bukaera sortzen

Jose Luis Otamendi

Irakaslea da ogibidez Jose Luis Otamendi (Azpeitia, Gipuzkoa, 1959). Literaturaren alorrean, poesia landu du beste ezeren gainetik: Egunsenti biluzia (1980), Zainetan murrailak (1987), Lur bat zure minari (1995), Erlojuen mekanika (2007), Kapital publikoa (2014)... Narrazioa (Euri kontuak, 1999) eta saiakera ere (Loiolarik ez balitz, 2005) landu ditu.

Publizitatea

Hemeroteka

2018ko maiatza
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
             

Bukaera sortzen (III)

Harri orri ar

Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994) kazetaria da, eta Bizkaiko Hitza-n idazten du gaur egun. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta ordutik hainbat Eskolarteko Txapelketatan eta gazteen sariketetan kantatu izan du. 2016ko Bizkaiko Txapelketako finalista izan zen, eta Txapelketa Nagusirako sailkatu zen handik. Azkeneko horretan, finalaurrekoetara iritsi zen.

Bukaera sortzen (III)

Harri bigunak eta bihotz gogorrak

Antzerkia eta poesia izan ditu langai Oier Guillanek (Donostia, 1975), bi eremuak bat bilakatuz askotan. Idatzi eta argitaratutako lanak ditu, besteak beste, Begi bien sujauzia (1998), Gabeziak (2001), Eskuen sustraiak (2009), Hura ez da lekua (2012) eta Mr Señora (2016). Aurten, Zauri bolodia eleberria argitaratu du.

EHUko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak liburuaren aurkezpenean, atzo Gasteizen. Igartua, Zupiria, Dobaran eta Gorrotxategui, hurrenez hurren.

Bilakaera oso baten laburpena

'Euskararen historia' liburua argitaratu dute EHUk eta Eusko Jaurlaritzak. Historiaurretik gaurdaino euskarak izan duen bilakaera laburbiltzen du lanak. Zazpi urteko lanaren emaitza da liburua