
ARTISTAREN KATEBEGIAK
Portugalgo arte garaikidearen izen handienetako bat da egun Joana Vasconcelosena. Obra handiak eta koloretsuak bilduko dituen erakusketa bat irekiko du ekainean Bilboko Guggenheimen, eta, aste gutxiren faltan, Lisboako estudioko ateak ireki ditu: 60 langile eta 3.000 metro koadroko arte fabrika.