Aldarte berri bat. Eta azalberritze bat. Taldea utzi, eta bakarkakoari ekiteko bulkada. Izen berri bat, eta izan zaharberritu bat. Hitz zein doinu zirikatzaileagoak, jolastiagoak. Eta beti... pop kantuak.
Tolosan (Gipuzkoa), 1962. urtean jaio zen Linazasoro. Idazle oparoa da: berrogei liburu baino gehiago idatzi ditu, eta eroso aritzen da nola genero batean hala bestean. Aurten 6012 izenburuko nobela plazaratu du Ereinekin.