Fikziozko larruak bizibide
Beste norbaiten izatea gorpuztea dute ofizio Olatz Beobidek eta Eneko Sagardoik, hala pantailen atzean nola metro gutxira dagoen publiko bizi baten aurrean. Fikzioa egitea eurentzat zer den azaltzen hasi, eta begiak pizten zaizkie biei. Agertokitik jaitsi, eta dena ez da, ordea, ospea eta lilura.