
Euskarazko ahotsak, mutualdira bidean
Lanbidearen prekarizazioa salatzeaz nekatuta, planto egitea erabaki du Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak: ez dute gehiago bikoiztuko, ez Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako, ez eta EITBrentzako ere. Jaurlaritzak uste du lan bolumena igotzea eta baldintzak hobetzea ez dela bere ardura, EITBrena baizik.