Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

kultura saileko azken albisteak

Kultura

DAPA

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

ERRESISTENTZIA KUTXA (XXIII)

Gotzon Barandiaran.

Poesiaren bidetik heldu zen literatur plazara Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, Bizkaia, 1974). Arrakalak argitaratu zuen 2004an, eta Katamalo heldu zen haren ondoren, 2007an, biak Susarekin. Azken horretako poemak kantu bihurtu zituen izen bereko musika proiektuan ere aritu zen, zeinak bi disko argitaratu zituen. Errotik nobela eman zuen ondoren (Susa, 2010), Bilboko Euskalduna ontziolaren aldeko langile borrokan girotua, eta Gidariaren okerra hurrengo (Susa, 2015), bahiketa baten kontakizuna biltzen duena. Orain artean publikatutako lan berriena, berriz, saiakera bat da: Hitzen ahairea (Susa, 2018), kantagintzaren inguruko gogoetak eta literaturaren eta musikaren arteko joan-etorriak aletzen dituena. Euskal kulturaren aldeko jardunean ere sinadura ezaguna da Barandiaranena; besteak beste, Ahotseneko eta Jalgi egitasmoko kidea da.

Publizitatea

Hemeroteka

2020ko maiatza
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31