
Keats hilkorraren olerki hilezkorrak
25 urte zituela hil zen John Keats poeta ingelesa gaur duela 200 urte. Bizitza motza izan zuen arren, Erromantizismo ingeleseko izen handietako bat da gaur egun. Grezia eta Erromako mitologia izan zuen oinarri bere olerki askotan, eta edertasuna bilatzen saiatu zen obra guztietan.