
Artea
Bideo jokoen unibertsoan murgildu da Tabakalera
Bideo jokoen mekanikak eta estetikak mundu garaikidearen alor ugaritara nola heldu diren aztertuko dute Donostiako kultur zentroan, 'T Game' proiektuaren barruan. Erakusketa bat, hiru eguneko mintegi bat eta topaketa birtual bat prestatu dituzte, besteak beste.