
Maialen Beloki - Eneko Olasagasti
Zinemaren aldiak eta aldiriak
Donostiak eta zinemak elkartzen dituzte Maialen Beloki eta Eneko Olasagasti. Zinemaldiak, hortaz, toki berezia du bien gaztetako memorian. Egun, jaialdiko zuzendariordea da bata, eta zuzendari eta gidoilari lanean zaildu da bestea. Era askotako euskal filmak ugaritzen ikusi dituzte azken urteetan, nork bere ingurutik. Uste dute bideak ireki behar zaizkiola zineman euskarari, sortzean eta zabalpenean.