Lakarrak dio maila batera heltzekotan hor gelditzeko moduko «pisua» hartuta heldu behar dela; bidea dela gauza, ez inorako presa. Hiru hamarkadatik gora daramatza dantzan, sari entzutetsuenak bizkarrean, eta Golden Producciones-ekin landu dituen lehen bi piezak emango ditu asteon Gasteizen eta Donostian.
Daniel Rossen musikari estatubatuarrak bere lehen lan luzea argitaratu du, EP batekin bakarka estreinatu eta hamar urtera: 'You Belong There', folketik eta popetik edaten duen bilduma dotore eta konplexua.
Nonbaiteko izateaz, gertatuak eta gerta zitezkeenak eramateaz, eta horretan guztian eragiteko literaturak eta batik bat poesiak duen ahalaz ari da Muñozen eleberri berria. Gaztelaniaz idatzi du estreinakoz.